Mugikorra badaramazu, dirua daramazu.

Pay you.
Pay me.

Zure mugikorrarekin momentuan, erraz eta seguru ordaintzeko modua da Bizum. Denentzat pentsatutako ordainketa-sistema honek banku-kontu batetik bestera funtzionatzen du, eta zure bankuaren aplikazioan (app) integratuta dago. Bizumekin, zure lagunei ordaindu eta sareko saltoki eta dendetan erosi ahal izango duzu; banku nagusien babesa duen sistema bakarra da, gainera.
Sartu zure bankuaren app-an edo web orrian, eta eskuratu Bizum.

Aktiba ezazu

Lagun arteko ordainketa

Bizumekin, dirua ordaindu edo eska diezaiekezu lagunei. Zure lagunaren mugikor zenbakia sartu edo kontaktuen zerrendatik hautatu, eta zenbatekoa sartu besterik ez duzu egin behar, Bizum arduratuko da gainerako guztiaz. Funtsak instant batean transferitzen dira banku-kontu batetik beste batera. Azkar, erraz eta seguru.

Online erosketa

Bizumek online erosketak erraz eta eroso egiteko aukera emango dizu. Zure mugikor zenbakia adierazi besterik ez duzu egin beharko, eta zure banku-kontutik transferituko da dirua.

Laster

Saltokietako ordainketa

Gogokoen dituzun saltokietan ere segurtasun osoz erosi ahal izango duzu Bizumekin. Dirua zuk ezertaz arduratu behar izan gabe pasako da banku-kontu batetik bestera. Ahaztu eskudiruaz, mugikorra bakarrik behar duzu.

Laster

Nola funtzionatzen du?

Berehalako ordainketa-zerbitzu erraza eta segurua da Bizum. Galdetu zuren bankuan, eta hasi dena zure mugikorrarekin ordaintzen.

Aktiba ezazu

Nola aktibatzen da BIZUM?

Bizum ondorengo bankuetarako dago erabilgarri; egin klik zeurean eta aktiba ezazu.




Laster, hemen egongo da zerbitzua erabilgarri


Mugikorra badaramazu, dirua daramazu.