Ahaztu zaitez eskudiruaz edo transferentziaz gastuak lagunen artean banatzeko garaian: batek ordaintzen du eta besteek Bizuma egiten diote.
Ordaindu zuri dagokizun afariaren zatia, pisuko gastu partekatuen zatia edo Netflix taldeko harpidetzaren zatia; zure mugikorra eta segundo batzuk besterik ez dituzu behar kontuak kitatzeko.
Mugikorra badaramazu, dirua daramazu
Egin ezazu Bizum bat zure mugikorretik erraz, azkar eta modu seguruan ordaintzeko.

Nola erabili Bizum zure
bankuko aplikazioan?
Aukera ezazu zure bankua
Bizum duten bankuen zerrenda kontsulta ezazu, bilatu zurea eta sakatu logotipoa.
Deskargatu bere aplikazioa
Zure bankuaren webgunean zaudenean, bete itzazu aplikazioa deskargatzeko jarraibideak.
Sartu aplikazioan eta...aktiba ezazu!
Bilatu "Bizumekin dirua bidali eta jaso" aukera, zerbitzua aktibatu eta kito.
Bizum bat egiteak, ordainketak berehala bidali eta jaso daitezkela esan nahi du


Dagoeneko Bizumekin ordain dezakezu online saltokietan
Zure online erosketak modu azkar eta seguruan egin itzazu. "Bizumekin ordaindu" aukera hautatu, zure telefono-zenbakia adierazi, zure Bizum gakoa sartu eta eragiketa baliozkotu besterik ez duzu egin behar. Erraza da!
Ezagutu nola eman modu errezean GKE bati dohaintza bat zure mugikorretik
Bilatu "GKE-ari dirua bidali" aukera zure bankuko aplikazioan, aukeratu zerrendako GKE bat edo sartu eskuz bere identifikatzailea, adierazi dohaintzan eman nahi duzun zenbatekoa eta, segundotan, kausa on batekin kolaboratuko duzu.

Gozatu Bizum edukitzearen abantailaz
Azkarra
10 segundo baino gutxiagoan dirua bidali dezakezu.
Segurua
Espainiako banku nagusiek babesten dute Bizum.
Erraza
Dirua bidali, bakarrik dirua zure mugikorrarekin, banku hartzailea zein den kontuan hartu gabe.
Ezagutu Bizum nola funtzionatzen duen eta zertarako erabiltzen den
Mugikor bat baino ez duzu behar lagun bati dirua bidaltzeko, zure online saltokirik gogokoenean erosteko edo zuk aukeratzen duzun kausari dohaintza bat egiteko.

Ordaindu eta kobratu zure sariak Bizum-en bitartez loteria- eta apustu-administrazioetan
Loteria jokatzera zoazenean zure diru-zorroaz ahaztu zaitez eta zein zenbakiekin jokatu nahi duzun besterik ez duzu pentsatu behar. Mugikorra badaramazu, dirua daramazu.
Zure QR kodea erakutsi ezazu
Zure mugikorrean agertzen den QR Bizum kodea erakutsi ezazu.
Kodea eskaneatu ezazu
Arduradunak bere saltokiko terminalarekin QR Bizum kodea eskaneatuko du.
Zure ordainketa baiezta ezazu
Baiezta ezazu mugikorretik egin duzun eragiketa, Eta kito!