Bizum | Conoce todos los bancos con Bizum, busca el tuyo y activa Bizum.
Volver al blog

Nola erabili Bizum zure bankuarekin?

Aukera ezazu zure bankua

Bizum duten bankuen zerrenda kontsulta ezazu, bilatu zurea eta sakatu logotipoa.

Deskargatu bere aplikazioa

Zure bankuaren webgunean zaudenean, bete itzazu aplikazioa deskargatzeko jarraibideak.

Sartu aplikazioan eta...aktiba ezazu!

Bilatu "Bizumekin dirua bidali eta jaso" aukera, zerbitzua aktibatu eta kito.

Ohiko galderak

Alda al dezaket nire Bizum entitatez?

Jakina! Gainera, erraza eta sinplea da. Aldatu nahi duzun erakundearen aplikazioan sartu behar zara, eta, Bizum eremura sartzen saiatzean, mezu bat aterako zaizu, batetik bestera aldatu nahi duzun galdetzeko.

Irakurtzen jarraitu

Izan dezaket telefono bat banku bereko edo banku desberdinetako bi konturi lotua?

Telefono-zenbaki bat banku-kontuaren (IBAN) zenbaki bakar bati eslei dakioke. Hala ere, nahi adina aldiz alda zaitezke hautatutako kontu eta bankuaz.

Irakurtzen jarraitu

Telefono-zenbaki bat baino gehiago lot ditzaket kontu berarekin?

Arazorik gabe. Adibidez, zure bikotekideak eta zuk banku-kontu bera erabiltzen baduzue, ez dago arazorik biok Bizumen alta emateko, bakoitzaren mugikorra banku-kontu berari lotuz.

Irakurtzen jarraitu