Gehitu zaitez denda elektronikoetan ordaintzeko modu berrira!

Behin “Bizum bat” egitea gure erabiltzaileen artean ohitura bat bihurtu denean, pixkanaka-pixkanaka online saltokietan Bizum-ekin ordainketa egiteko aukera zabaldu dugu. Zure bankuak azalduko dizu Bizum-ekin nola erosi eta behar duzun Bizum gakoa nola lortu. Gainera, denda berriak gehitzen joango dira.

Gako hau dagoeneko zure bankuko aplikazioan lor dezakezu. Pasahitza lortzeko prest dauden bankuak hemen kontsultatu ditzakezu.

AktibatuZure gakoa eskuratu

Gustoko duzun saltokietan zure erosketak bizkortu

Nola funtzionatzen du?

Azkar eta segurtasunez ordaindu dezakezu Bizum-ekin online erosteko modu berria erabiliz, 3 urrats sinple hauekin.

1

Bizum aukeratu

“Bizum-ekin ordaindu” aukeran klikatu

2

Zure datuak sartu

Zure telefono zenbakia eta Bizum pasahitza sartu.

3

Erosketa balioztatu

Zure bankuak adierazitako kodea sartu.

Zer da Bizum gakoa?

Bizum ordainketa modu bezala onartzen duten edozein saltokietan erosteko pasahitza da. Txartelako PIN baten antzera erabiltzen da. Zer esan nahi du horrek? Erosketa guztietarako erabili dezakezun 4 digituko gakoa dela, zuk bakarrik ezagutuko duzuna eta nahi duzunean aldatu dezakezuna.

Nola lortu dezaket?

Zure bankuko aplikazioaren barruan Bizum atalean sartu. Behin Bizum han egonda, ezarpenetara joan eta han zure bizum gakoa aurkituko duzu edo sortu ahal izango duzu. Gurekin egitea nahiago baduzu, “Nire gakoa eskuratu” botoian klik egin eta zure bankua hautatu.

Gako hau dagoeneko zure bankuko aplikazioan lor dezakezu. Pasahitza lortzeko prest dauden bankuak hemen kontsultatu ditzakezu



Dagoeneko Bizum-ekin online erosketak egiteko aukera eskaintzen duten bankuak

Galdera arruntak

Zer da Bizum gakoa?

Bizum ordainketa modua onartzen duten denda guztietan erosteko pasahitza pertsonala da.

Nola lortzen dut nire gakoa?

Eskuragarri dagoen bezain laster, zure bankuak adieraziko dizu nola lortu dezakezu. Nahi duzunean aldatu dezakezu zure bankuko aplikaziotik.

Zein dendatan erabili dezaket Bizum?

Ordainketa orrialdean Bizum botoia ikusten duzun denda guztietan. Enpresa gehiago sartuz gero, hemen aurkitu ditzakezu.

Sociedad de Procedimientos de Pago, S.L. cookie-ak, teknikak eta analisiak erabiltzearen arduraduna da, bere webgunean erabiltzaileak nabigatzen utz dezan eta haien jokabidea aztertzeko. "Onartzen dut" sakatuta, teknologia honen erabilera baimena ematen duzu. Bestalde, cookie horien instalazioa konfiguratu edo ezetsi dezakezu cookie-ak konfiguratu aukeraren bidez. Cookie-gidalerro osoa hemen kontsultatu dezakezu.