Bizum aukerarekin ahaztu IBAN eskatzea edo egun batzuk behar dituzten transferentziak eskatzea. Zure mugikorra eta dirua bidali nahi diozun pertsonaren telefono-zenbakia besterik ez dituzu behar.
Dirua inoiz baino azkarrago bidali eta jasotzea

Atera kontuak lagunekin eta bidali dirua 10 segundotan
Ahaztu honako unea: "nork ordaintzen du kontua?" Bizumekin batek ordaintzen du eta gainerakoek bere zatia bidaltzen diote. Funtsak 10 segundotan transferituko dira kontutik-kontura! Azkarra, erraza eta segurua.

Bizum erabiltzeko izango
dituzun bankuak
Zure bankua hautatu
Honako hauen artean hautatu, zure bankuaren izena.
Aplikazioa eskuratu oraindik ez badaukazu
Adierazitako jarraibideak jarraitu bere aplikazioa deskargatzeko.
Sartu eta bilatu Bizum
Erregistratu zure bankuko aplikazioan, bilatu Bizum aukera eta aurrera!
Eskatu dirua eta berehala jaso ezazu zure kontuan
Kontzerturako sarrerak erosteko ardura duzu? Ez kezkatu, kontuak egin itzazu eta Bizum bat eska diezaiekezu lagun guztiei batera, eta ordainketa berehala jaso. Zeren zain zaude Bizum aktibatzeko?
Has recibido un Bizum de 90,50 €
Beatriz te ha enviado 90.50€ por los billetes de avión
Has recibido un Bizum de 25,70€
Pablo te ha enviado 25,70€ por el regalo de Blanca
Has recibido un Bizum de 40€
María te ha enviado 40€ por las entradas del concierto
Ohiko galderak
Nola jokatu Bizumekin eragiketa bat egiten saiatzean akatsa ematen badit?
Lehenik eta behin, ez kezkatu; izan ere, pantailan bidalketa edo eskaera behar bezala egin dela baieztatzen ez dizugun bitartean, ez dago arriskurik eragiketa bat zuk jakin gabe egiteko. Ondoren, prozesua pare bat aldiz errepikatzea gomendatzen dizugu, aplikazioaren akats puntualen batengatik izan badaiteke ere. Horrela jarraituz gero, zure bankuarekin harremanetan jar zaitezela animatzen zaitugu. Eta, hala ere, arazoek bere horretan jarraitzen badute, idatzi eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Bizum bat bidaltzean hartzailez nahastu naiz. Zer egin dezaket?
Konponbiderik errazena dirua oker bidali diozun pertsonarekin harremanetan jartzea da, pertsona horrek dirua itzuli ahal izateko. Nolanahi ere, zure bankuarekin ere harremanetan jar zaitezke, eragiketaren itzulketa zein kasutan eskatu ahal izango duzun jakinarazteko.
Diru-bidalketa/-eskaera bat bidali diot lagun bati. Noiz iristen zaio dirua?
Bizuma berehala bidaltzen da; beraz, 5 segundo baino lehen iritsiko da hartzailearen kontura! Badaezpada, dirua jasotzen duen hartzaileari jakinarazpen bat bidaltzen diogu, dirua behar bezala jaso duela baieztatzeko. Eskaera eginez gero, hartzaileak 7 egun izango ditu onartu edo ukatzeko.