GENERAL

1. Zer da Bizum?

Bizum, mugikorraren bitartez kontutik kontura, denbora errealean dirua bidali eta jasotzeko ordainketa soluzio berri bat da. Gaur egun, partikularren arteko ordainketak egiteko balio du eta baita ere, donazioak egin ahal dituzu. Dena den, atsedenik gabe lanean gabiltza laster denda elektronikoetan ere ordainketak egiteko aukera eskaintzeko eta, aurrerago, denda fisikoengan zabaltzeko. Espainiako bankuak sustatutako zerbitzu bat da, bezeroek banketxean dituzten egungo banku-kontuak, mugikorreko zenbakira konektatzen ditu (ez da beharrezkoa IBAN koderik ezagutzea).

2. Zeintzuk dira Bizum duten banketxeek?

Ia banku guztiek Bizum eskaintzen dute, zerrenda osoa hemen ikus dezakezu

3. Zein baldintza daude Bizum bat erabili ahal izateko?

Nahikoa da Espainian banku-kontua (IBAN) edukitzea zerbitzu hau eskaintzen duten edozein banketxetan, eta telefono mugikorreko zenbaki bat edukitzea.

4. Non aurkitu dezaket?

Banketxearen arabera, mugikorreko aplikazio orokorrean edo walletaren barruan edo zure banku elektronikoaren barruan aurkitu daiteke. EUROCAJA RURALRuralvía pay
|
ERAKUNDEA KOKALEKUA
CAIXABANK Caixabank Pay
|
BBVA BBVA
|
SANTANDER Santander y Santander Wallet
|
SABADELL Sabadell Wallet
|
BANKIA Bankia y Bankia Wallet
|
POPULAR Popular
|
KUTXA BANK KutxabankPay
|
GRUPO COOPERATIVO Ruralvía Pay
|
UNICAJA UniPay Unicaja
|
IBERCAJA Ibercaja Pay
|
GRUPO CAJAMAR /BCC Yopago
|
ABANCA ABANCA Pay
|
BANKINTER Bankinter Móvil
|
LIBERBANK LiberBank Pay
|
LABORAL KUTXA LK Pay
|
EVO Evo Bizum y Evo Banco Móvil
|
EUROCAJA RURAL Ruralvía pay
|
CAJA DE INGENIEROS Caja de Ingenieros Banca MÓVIL
|
MEDIOLANUM Mediolanum Wallet
|
CAJA ALMENDRALEJO Cajalnet
|
CAJA SUR CajaSur Pay
|
ESPAÑA DUERO EspañaDuero Pay
|
IMAGINBANK ImaginPay
|
OFICINADIRECTA Oficinadirecta.com
|
OPENBANK Openbank - Banco Online
|
PASTOR Pastor
|
DEUTSCHEBANK Db Pay
|
Dena den, xehetasun handiagoa izateko, zure banketxeko logoaren gainean sakatzera animatzen zaitugu bere web orrialdean Bizum zerbitzuaren kokalekuari buruzko informazio gehiago kontsultatu ahal izateko.

5. Erabili dezaket Bizum autonomoa banaiz?

Sentitzen dut, baina Bizum ez dago libre bere erabilera profesionalerako, baina zure erabilera pertsonalerako erabiltzeko moduan dago.

6. Erabili dezaket adinez txikia banaiz?

Kontu hau banketxe bakoitzaren araberakoa da, beraz zure banketxearekin harremanetan jartzeko animatzen zaitugu gai hau kontsultatu ahal izateko.

7.Bizum bat egin diezaioket atzerrian kontu bat duen pertsona bati? Eta atzerriko telefono zenbakia badu?

Atzerrira bidaiatzea atsegin zaigun arren, Bizum zerbitzua oraindik ez dago eskuragarri Espainiatik kanpo dauden banku-kontuentzako. Telefonoari dagokionez, Bizum-ak ez du inolako murrizketarik, beraz ez dago arazorik atzerriko mugikorrei Bizum bat egiteko beti ere Espainiako banku-kontu bati loturik badago.

8. Bizum bat egin diezaioket Zerbitzu hau ez duen pertsona bati?

Bai. Bere telefono mugikorreko zenbakia besterik ez duzu sartu behar eta mezu bat bidaliko zaio egundoko zerbitzu honetara batzera gonbidatuz. Hala ere hurrengoa kontuan hartu ezazu: Zure Bizum-a dirua bidaltzeko izan bada, zure bidalketa erabaki gabe moduan geratuko da hartzailea erregistratzen den arte, une horretan bidalketa egingo da. Eta, bidaltze datatik bi egunetara hartzailea ez bada erregistratu, automatikoki eragiketa ezeztatu egingo da. Zure Bizum-a dirua eskatzeko bazen, zure eskaera erabaki gabe moduan geratuko da hartzailea erantzuten duen arte. Eta, bidaltze datatik zazpi egunetara hartzailea ez bada erregistratzen, eragiketa automatikoki ezeztatua geratuko da. Beti izango duzu aukera Bizum-aren barruan egin duzun eta erabaki gabe dagoen bidalketa edo eskaera ezeztatzeko.
ERABILTZEKO TEKNIKAK

9. Eduki dezaket telefono zenbaki bat banketxe bateko edo banketxe ezberdineko bi banku-kontuei loturik?

Telefono zenbaki bat banku-kontu (IBAN) batekin bakarrik esleitu daiteke. Hala ere, hautatutako kontua edo banketxea nahi duzun adina aldiz aldatu ditzakezu.

10. Nire Bizum banketxez aldatu dezaket?

Noski! Gainera, erraza eta sinplea da. Aldatu nahi duzun banketxeko aplikazioan bakarrik sartu behar zara, eta, Bizum gunean sartzen saiatzen zarenean, mezu bat irtengo zaizu ea banketxe batetik bestera aldatu nahi duzun galdetuz.

11. Bizum-en banketxe batekin nago alta emanda, aldi berean beste banketxe batekin eduki dezaket Bizum?

Bizum monogamoa da, beraz banketxe batekin bakarrik izan dezakezu alta emanda. Hori bai, nahi duzun adina aldiz aldatu zaitezke ;) Zenbaki bakarrarekin, Bizum-en erakunde bakarra erabil dezakezu eta, zenbaki batekin, zenbaki bat baino gehiago badago.

12. Lotu dezaket telefono zenbaki bat baino gehiago kontu berdinera?

Arazorik gabe. Bai, adibidez, zure bikotea eta zuk banku-kontu berdina erabiltzen duzue, ez dago arazorik biok Bizum-en izena emateko bakoitzaren telefono zenbakia banku-kontu berdinera elkartuta baduzue.

13. Non topa dezaket Bizum erabiltzeko erabiltzaile gidaliburua?

Gidaliburua baino hobeto, bideo informatzaileu informazio-bideo bat ematen dizugu.

14. Lagun bati diru bidalketa /eskaera bat bidali diot, noiz iritsiko zaio dirua?

Bizum bidalketa berehalakoa da, beraz 5 segundo baino gutxiago besterik ez ditu behar hartzailearen kontura iristeko! Baina badaezpada, diru-hartzaileari beti jakinarazpen bat bidaltzen diogu, dirua jasoko duela konfirmatuz. Eskaeraren kasuan, hartzaileak 7 egun izango ditu onartzeko edo atzera botatzeko.

15. 1. Zer gertatzen da nire laguna bidalketa /eskaera onartzen duenean, nire banketxeko kontuan dirurik ez badut?

Zoritxarrez, kasu horietan transferentzia ezingo da osatu eta automatikoki baliogabetuko da. Berriz ere beste Bizum bat egin beharko diozu zure lagunari zure kontuan dirua duzunean.
ZERBITZUA

16. Zein zerbitzu mota eskaintzen ditu?

Aukera aparta eskaintzen dizugu zure mugikorraren bitartez berehalako transferentziak egiteko, bai zure lagunen, familiakoen baita zuk nahi duzun pertsonaren artean ere. IBAN eta beste izapide konplexuaz ahaztu zaitez, dirua bidali edo eskaera egin nahi diozun pertsonaren mugikorra besterik ez duzu beharko, eta dena segurtasun neurri guztiekin eta Espainiako banketxe nagusien babesarekin izango duzu. Eskaintza erakargarria, ez duzu uste? Gainera, orain kausa benefiko ezbertinetan donazioak egin ahal dituzu, erakunde sozial bakoitzaren kodea ezagutuz besterik ez. Eta, hau gutxi izango balitz, lanean gabiltza interneten bidez egiten dituzun erosketak Bizum bitartez ordaindu ahal izateko #gerozetagertuago

17. Segurua al da?

Noski baietz! Bizum, banketxeetako baliabideek eskaintzen duten zerbitzua da, beraz, banketxeetako segurtasun-sistemen bitartez dago babestuta. Transferentzia beti zure banketxeak agintzen du eta beraiek arduratzen dira zure egiazkotasunaz.

18. Badu mugaren bat?

Badakigu Bizum atsegin zaizula, baina zure segurtasuna bermatzeko beti izaten da ona zenbait muga markatzea, hori baita guretzat garrantzitsuena:
EGOERA GEHIENGOA
Gutxiengoko kopurua eragiketa bakoitzeko 0,50€
Gehiengoko kopurua eragiketa bakoitzeko 1.000€
Bezero bakoitzak jasotako eragiketen kopurua egun batean 2.000€
Bezero batek egun batean jasotako eragiketa kopurua 40 eragiketa
Bezero batek hilabete batean jasotako eragiketa kopurua 60 eragiketa
Bezero batek hilabete batean bidalitako eragiketa kopurua 150 eragiketa
sartu beharreko hartzaile kopuru gehiengoa 30 hartzaile
Bidalketa zain- tartearen iraupena Bezeroa Ez denari 2 egun
Erabakitzeko dagoen eskaeraren iraupena Bezeroa ez denarentzat 7 egun
Zerbitzuko zerbitzarietan eduki gehigarriaren gehiengoko denbora tartea (argazkia +testua) 30 egun

19. Kosturen bat badu?

Kasu gehienetan zerbitzu honek ez du kosturik. Baina, banketxe bakoitzeko politikaren arabera izango da. Beraz, zure banketxean kontsulta egitera animatzen zaitugu.

20. ola egin naiteke kide?

Prozesua oso erraza da.
  1. Aukera ezazu Bizum eduki nahi duzun banketxea.
  2. Zerrendan bilatu ezazu Play Storen edo Apple Storen deskargatu behar duzun aplikazioa.
  3. Deskargatu ezazu.
  4. Ia bukatu dugu, animo!
  5. Sar itzazu zure online banketxeko sinestamenduak eta sar zaitez.
  6. Bizum eremuan edo lagunen arteko Ordainketan sar zaitez.
  7. Baldintzak irakurri eta onartu itzazu
  8. Hasi zaitez Bizum-ak egiten!! Honen erraz

21. Izena ematen denetik, itxoin behar dut erabili ahal izateko?

Ez. Berehalakoa da, behin izena emanda, prest egongo zara Bizum bidali ahal izateko.

22. Nola eman dezaket baja?

Deitoratuko ginateke jakingo bagenu baja eman nahi duzula, baina hori erabaki baduzu, baja emateko, izena ematean erabili zenituen baliabide berdinak erabili behar dituzu. Baja emateko edozein zalantza mota azalduz gero beti izango duzu aukera, izena ematean erabili zenuen banketxeko edozein bulegora joateko.

23. Noizko dira Bizum dituen beste bi funtzionaltasunak: e-commerce eta denda fisikoan ordainketa?

Oso gogor ari gara lanean hori lortzeko eta espero dugu laster Bizum erabiliz ordainketa egitea posible izatea!
LAGUNTZA

24. Enpresa naiz. Bizumek nire promozioak, sariak eta deskontuak ordaindu ditzake?

Zerbitzu honek Bizum-en erregistratutako bezeroei dirua, deskontuak edo itzulketak aukera ematen dizkie enpresei. Ez da beharrezkoa irabazleen IBAN jakitea, zure telefono mugikorraren nahikoa izango da.Prozesua oso sinplea da: finantza-erakundeari zure nahia jakinarazi (eta honek Bizum-en atxikituta egotea), Bizum-ek zure promozioetarako eskaintzeko duzun interesa. Entitate honek gure zerbitzua integratzeko pausuak azalduko ditu eta edozein pertsona bere saria erraz, segurtasunez eta berehala jaso ahal izango du. Informazio gehiago nahi izanez gero, informacion@bizum.es</a helbidera idatzi.

25. GKE bat naiz, nola eman dezaket Bizum?

Bizumek eskaintzen dituen dohaintzako kanal gisa eskain ditzakeen GKEak. Prozesua erraza da. Bizum sistemako 28 kideen artean egon behar duten finantza-erakundeari jakinarazi behar zaie, Bizumek dohaintzak eskuratu nahi dituela. Entitate honek Bizum Zerbitzua gaitzeko arduraduna izango du, eta bizilagun batek dohaintza bat egin dezake, dagokion erakunderik edozein izanik ere. Bizumeko izen-emate prozesuari buruzko edozein eskaera edo zalantza gehigarri informacion@bizum.es helbidera bidal daiteke

26. Mugikorra lapurtu didate Zer egingo dut?

Lasaitasuna, Bizum Zerbitzua segurtasun osoa du, eta zerbitzua eskaintzen duten banketxeetako segurtasun-sistemen bidez babestua dago, beraz, mugikorra lapurtzen badizute, ezin dute Bizum zerbitzura sartu online banketxeko zure sinestamendurik gabe.

27. Produktu baten ordainketa beste pribatu bati Bizum bitartez, produktua eman gabe.

Beste pribatu bati produktu baten ordainketa egiteko Zerbitzua erabili baduzu eta honek ez badizu oraindik eman, zure banketxera joatea gomendatzen dizugu eta bertan erreklamazioak egiteko dauden baliabide ezberdinaz informatzeko aukera izango duzu.

28. Bizum erabili dezaket particular bati produktu bat erosteko?

Bai. Bizum aukera egokia da partikularren arteko erosketak egiteko, bereziki, eroslea eta saltzailea harremanetan jartzen dituzten aplikazioak edo plataformak erabiliz. Hala ere, saltzaileak eroslearen borondate onaz aprobetxatzen saiatzen den ezohiko kasuak gerta daitezke, Bizum-en bidez edo beste ordainketa-modu baten bidez (transferentzia, errenboltso bidez, eskudirua, etab.). Beste modu baten bidez egiten den bezala, Bizum-en bidez ordaindu aurretik, ziurtatu saltzaileak erositako produktua bidali dizula edo geroago bidaliko dizun berme nahikoak ematen dizkizula. Bizum-ek ezin du saltzailearen borondate ona bermatu eta salgaiaren bidalketa. Saltzailea fidagarri ez den adibide batzuk dira:
  • Saltzaileak produktu berri bat edo goi mailako produktu bat saltzen du, merkatuan baino merkeago.
  • Saltzaileak telefono zenbaki bat zurekin harremanetan jartzeko erabili du, baina beste telefono zenbaki batera dirua bidaltzea eskatzen dizu.
  • Dirua jasoko duen pertsonaren izena eta saltzailearen izena desberdinak dira.
  • Salmenta-plataforma baten bidez erosteko kasuan, beti egiaztatu saltzailearen ospea eta kontuaren antzinatasuna. Saltzailearen ospea txarra bada edo antzinatasuna baxua bada, ez fidatu.
  • Batzuetan, zuhurtzia bedeinkazioa da. Hori dela eta, eragiketa egin aurretik, saltzailearen telefonoa ez dela iruzurraren kasuren batekin lotuta interneten agertzen egiaztatzea gomendatzen dizugu.

29. Produktu baten erosketa egin dut eta Bizum-en bidez ordaindu dut baina ez dut erositako produktua jaso. Bizumek dirua itzuliko dit? Zer egin dezaket?

Lehenik eta behin, zeure burua egoera horretan ikusi duzuela sentitzen dugu. Zure lasaitasunerako, eragiketaren informazio guztia sisteman erregistratuta azaltzen da. Beraz, iruzurra izatekotan, beti dago jarraitzeko arrastoa eta dirua jasotzen duen pertsonaren datuak ditugu. Horregatik, lehenago edo geroago, ustezko iruzurgilea "ehizatu" daiteke. Kasu honetan, salaketa ipintzea gomendatzen dizugu, eta estatuko segurtasun indarrek zure kasua aztertuko dute. Bizumetik ustezko iruzurgilearen jazarpenean elkarlanean arituko gara, ditugun datuak emanez, agintariek ofizialki eskatzen digutenean.
GERTAKARIAK

30. Zer egin dezaket Bizum erregistratzean arazoak baditut?

Izena ematean edozein motako arazoa izanez gero, eta Bizum banketxeetako baliabideen bitartez eskaintzen den zerbitzu bat denez, zure banketxearekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu. Hala eta guztiz ere arazoak irauten badute, helbide honetara idatzi dezakezu informacion@bizum.es</> edo Twitter edo Facebook rekogure profilera zuzendu zaitezke.

31. Zer egin behar dut telefono mugikorreko zenbakia aldatu badut?

Kasu honetan, erregistratutako banketxeari jakinarazi behar diozu telefono zenbakiaren aldaketa eta bera arduratuko da zure telefonoa eguneratzen Bizum zerbitzuan. Gainera, banketxeari zenbakiaren aldaketa jakinarazi arte zure telefono zenbakia aktiboa ez mantentzeko, zerbitzuan baja ematea gomendatzen dizugu telefonoaren aldaketa egin baino lehen.

32. Eta banketxez aldatzen badut?

Banketxez aldatuz gero, zure baja Bizum-en erregistratu zenuen banketxearen bitartez egingo da. Dena den, bajaren prozesu hau pare bat egun iraun dezake, beraz banketxez aldatu behar baduzu, Bizum-en aldez aurretik baja ematea gomendatzen dizugu, zure banketxe berrian izena berehala emateko aukera izateko asmoz.

33. Zer egin behar dut Bizum-ekin eragiketa bat egitean akatsa ematen badit?

Lehenik eta behin, ez zara arduratu behar, zeren bidalketa edo eskaera zuzen egin dela pantailaren bitartez egiaztatu arte, ez dago arriskurik zure baimenik gabe eragiketaren bat egiteko. Jarraian, prozesua pare bat aldiz errepikatzea gomendatzen dizugu aplikazioaren akats zehatzen bat saihesteko eta, irauten badu, zure banketxearekin harremanetan jartzeko animatzen zaitugu. Eta hala ere, arazoak irauten badute, honako helbidera idatzi dezakezu informacion@bizum.es

34. Bizum bat bidaltzean hartzailez nahastu naiz. Zer egin dezaket?

Irtenbide errazena, modu okerrean dirua bidali diozun pertsonarekin harremanetan jartzea da, pertsona honek dirua itzultzeko asmoz. Dena dela, zure banketxearekin ere harremanetan jar zaitezke zure eragiketaren itzulpena zein kasutan eskatu daitekeen galdetzeko eta informazioa eskatzeko.

35. Nire banketxean baja eman dut Bizum-en baja eman gabe. Ondoren beste banketxe batean bezero egin naiz eta, Bizum-en izena ematean, aurreko banketxean erregistratua nagoela esaten du eta ez dit uzten, zer egin dezaket?

Arazorik gabe!! Zure aurreko banketxearekin harremanetan jarri zaitez Bizum zerbitzuan baja eman ahal izateko, eta bat-batean berriz ere Bizum erabiltzeko aukera izango duzu!

Sociedad de Procedimientos de Pago, S.L. es responsable del uso de cookies, técnicas y de análisis, en su sitio web para permitir al Usuario la navegación a través del mismo, así como analizar su comportamiento. Haciendo click en “Acepto”, consiente el uso de esta tecnología. También puede configurar o rechazar la instalación de estas cookies a través de la opción de Configurar cookies. Puede consultar la política de cookies completa aquí.