GKE-en zerrenda bat aurkezten dizugu gehien axola zaizkizun kausak aukeratzeko eta dohaintzak modu eroso eta seguruan egiteko aukera izan dezazun.
GKE bat aukera ezazu eta nahi duzunean nahi duzun dohaintza egin diezaiokezu

Zein erakunderi eman diezaiekezun dohaintza




Ezagutu Lealtad Fundazioak akreditatutako GKEak
Lealtad Fundazioak Gardentasunaren eta Praktika Onen 9 Printzipioak oso-osorik betetzen dituzten elkarte eta fundazioak kreditatzen ditu.

Dohaintzan ematen duzun guztia GKE-arentzat izango da osorik
Ez kezkatu, zure diruaren %100 zuk nahi duzun erakundera iritsiko da. Komisiorik gabe, tarifarik gabe, garrantzitsuenaz bakarrik arduratzea nahi dugulako. GKE-en zerrenda ikusi.

Nola egin dohaintza bat Bizumekin?

Bizum aktiba ezazu
Deskargatu zure bankuko aplikazioa, erregistratu zaitez eta bilatu Bizum aukera. Barruan GKE bati dirua bidaltzeko aukera aurkituko duzu.

Bidaltze-kodea
Hautatu zein GKE-ari egin nahi diozun dohaintza edo GKE-en zerrendan aurkituko duzun bidaltze-kodea sar ezazu.

Kopuru bat sar ezazu
Hautatu zenbateko kopururekin lagundu nahi duzun eta sakatu bidali. Zure dirua une horretan bertan iritsiko da GKE-ra.

Nola eskatu dohaintza-ziurtagiri bat
Erakunde bat hautatzen duzunean, helbide elektronikoa bila ezazu haiekin harremanetan jartzeko. Bidali mezu bat honako hau adieraziz:
- Izen-abizenak
- NAN
- Posta-helbidea
- Posta elektronikoa
- Dohaintzan emandako zenbatekoa
Ohiko galderak
GKE bat naiz, nola eskain dezaket Bizum?
Prozesua erraza da: normalean lan egiten duzun finantza-erakundeari Bizumi atxikita egon behar duela jakinarazi behar diozu, dohaintzak jasotzeko Bizum eskaini nahi duzula interesa azalduz; erakunde hori izango da Bizum zerbitzua prestatzeaz arduratuko dena, eta edozein bizumerrek dohaintza egin ahal izango du, edozein dela ere bere erakundea. Idatz iezaguzu Bizumen alta emateko prozesuari buruzko edozein eskaera edo zalantza gehigarri! Idatz Iezaguzu!