Orain, Bizumekin ordaindu eta sariak kobratu ahal izango dituzu Loteria eta Estatuko Apustuen Administrazioetan (SELAE). Azkar, erraz eta seguru!
Zortea izan dugu! Erabili Bizum hurbilen duzun lotería-dendan

Nola ordaindu eta kobratu loteria Bizumekin?
QR Bizum sortu ezazu
Zure bankuko aplikaziotik Bizumera sar zaitez, eta sortu zure QR Bizum.
Zure QR Bizum erakutsi ezazu
Arduradunak QR Bizum kodea eskaneatuko du.
Eragiketa baiezta ezazu
Balioztatu ordainketa, eta kito! Sari bat jaso behar baduzu, ez da beharrezkoa balioztatzea
Bizum erabiltzeko izango dituzun banku-erakundeak
Hautatu zure bankua bere aplikazioa eskuratzeko oraindik ez badaukazu, eta hasi Bizum erabiltzen
Zure administrazioan Bizumekin ordaintzeak dituen abantailak
Azkarra
Segundo batzuk besterik ez dituzu beharko, eta horrek ilara gutxiago esan nahi du.
Komisiorik gabe
Bizumek ez du inolako komisiorik, ez interesik ere.
Erraza
Txartelaz edo dirua eramateaz ahaztu zaitez; zure mugikorra besterik ez duzu behar.
Segurua
Bizum% 100 segurua da. Zure banku-erakundearen babesa dugu.
Ohiko galderak
Zer da QR Bizum?
Apustuak ordaindu eta Bizumekin sariak jaso ahal izateko, QR Bizum kodea sortu behar duzu zure banku-aplikazioan edo Bizum Aplikazioan, eragiketa abiaraztean erabiltzaile gisa identifikatzeko. QR Bizum kode dinamikoa da, hau da, eragiketa bakoitzerako kode bat sortzen da eta eragiketa bakar baterako balio du. Gainera, gehienez ere 15 minutuko balioa izango du, eta epe horren ondoren iraungiko da eta beste bat sortu beharko duzu.
Administrazioetan ba al dago mugarik Bizumekin ordaintzeko eta kobratzeko?
Edozein kopuru ordain dezakezu eta 2.000 euro arteko sariak kobratu. Ez dago batere gaizki, ez?