Bizum | Descubre cómo pagar con Bizum tus compras online
Volver al blog
Obtener clave Bizum para pagar compras online

Aukeratu "Bizumekin ordaindu" hiru online erosketatan

Eskura ezazu zure Bizum gakoa, eta hasi Interneten bidez erosketak ordaintzen modu azkar eta seguruan. Orain arte bezala, zure telefono mugikorra besterik ez duzu behar.

Zer da Bizum gakoa?

4 digituko gako bakarra da eta nahi duzunean aldatzeko aukera izango duzu. Zure banku-erakundearen aplikaziotik aktiba dezakezu.

Gogoratu oso garrantzitsua dela ez partekatzea. Bizum gakoarekin on line ordainketak egin ahal izango dituzu elkartutako denda guztietan.

Ejemplo de la clave Bizum en la mayoría de los comercios
Número de teléfono
600321679
Clave Bizum
5
3
8
0
Comprar

Nola lortu zure gakoa saltoki elektronikoetan ordaintzeko?

1

Bilatu zure banku-erakundea

Kontsultatu gure banku-erakundeen zerrenda eta hautatu zure bankua. Bere webgunera bideratuko zaituzte, eta han deskargatu ahal izango duzu aplikazioa.

2

Bilatu Bizum aplikazioaren barruan

Behin aplikazioaren barruan zaudela Bizum atalera joan zaitez eta bilatu Bizum gakoa lortzeko edo sortzeko aukera.

3

Sortu zure Bizum gakoa

Buruan gorde ezazu aukeratutako kodea eta has zaitezke gure dendetan erosten! Modu azkar, erraz eta seguruan.

Bizumekin ordaintzeko aukera ematen duten saltokiak

Nola egin daiteke on line ordainketa bat

“Bizumarekin ordaindu” aukera ezazu

Hauta ezazu "Bizumekin ordaindu" aukera erosketa amaitzen duzun unean.

Zure datuak sar itzazu

Zure teléfono zenbakia eta Bizum gakoa idatz itzazu

Erosketa balioztatu

Sartu zure bankuak adierazitako kodea eta kito. Goza ezazu zure erosketaz!

Ohiko galderak

Zein berme ditut Bizumekin saltoki elektroniko batean erosketak egitean?

Bizumek, kontua berehala ordaintzeko metodo gisa, segurtasun-berme handiena eskaintzen du, Europar Batasunak eta Espainiako legeriak araututako estandarren arabera. Bizumekin ordainketa erabat modu seguruan egiten da, bankuaren bidez, hark balioztatzen baitu eragiketa. Produktua entregatzeko bermeak eta itzulketak kasuan kasuko dendan kontsultatu beharko dituzu. Las garantías de entrega de producto y devoluciones deberás consultarlas en el comercio en cada caso.

Irakurtzen jarraitu

Nola kontsultatu behar ditut nire erosketak?

Zure erosketa guztiak zure bankuko aplikazioaren barruan kontsulta ditzakezu, Bizum/mugimenduak atalean. Bizumekin egindako erosketak, zure lagun edo familiakoekin egin dituzun Bizumen atal berean agertzen dira. Bizumeko eragiketa guztiak zerbitzuari lotutako banku-kontura iristen dira, eta, beraz, zure bankuko kanalen bidez ere ikusi ahal izango dituzu (banku elektronikoa, banku mugikorra, etab.)

Irakurtzen jarraitu

Erabil dezaket Bizum partikular bati artikulu bat erosteko?

Hain zuzen, Bizum ordainketa-irtenbide ezin hobea da partikularren arteko erosketak egiteko, bereziki, erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen dituzten aplikazio edo plataformen bidez. Hala ere, noizbehinkako kasuak egon daitezke saltzaile bat eroslearen borondate onaz baliatzen saiatzeko, Bizumekin edo beste ordainbide batekin ordaintzen bada ere (transferentzia, jasotzean ordaintzekoa, eskuzko dirua...). Beste edozein bideren bidez bezala, Bizumekin ordaindu baino lehen, ziurtatu zaitez saltzaileak benetan erositako produktua entregatu dizula, edo berme nahikoa eskaintzen dizula salgaia geroago bidaliko dizula esatean; izan ere, Bizumetik ezin dugu bermatu saltzailearen borondate ona eta, ondorioz, salgaia behar bezala bidaliko dizula.

Irakurtzen jarraitu

Gure newletterrean harpidetu zaitez, gure nobedadeak ez galtzeko

Zure helbide elektronikoa sar ezazu