Bizum | Preguntas frecuentes -
Volver al blog

Laguntzarik behar duzu?

Bilatu gure artikuluen artean aholkuak eta erantzunak, Bizumi buruzko zalantzak argitzeko.

Orokorra

Zer da Bizum?

Bizum mugikorraren bidezko ordainketen soluzioa da, Espainiako bankuak bultzatua, bat-batekoa, azkarra, erosoa eta unibertsala. Gaur egun, partikularren artean ordainketak egiteko, GKE-eri dohaintzak egiteko eta lotutako online dendetan ordaintzeko aukera ematen du. Etengabe ari gara lanean zerbitzu berriak eskaintzeko; eman izena gure newsletterrean gure nobedadeen berri izateko!

Zeintzuk dira eskaintzen dituen zerbitzuak?

Zure lagunei, familiakoei edo zuk nahi diozunari mugikorrarekin berehalako transferentziak egiteko aukera paregabea eskaintzen dizugu. Ahaztu IBAN zenbakiaz eta bestelako izapide konplexuaz, dirua bidali edo eskatu nahi diozun pertsonaren mugikorra besterik ez duzu beharko, eta hori guztia segurtasun-neurri handienekin eta Espainiako banku nagusien babesarekin. Eskaintza erakargarria, ez duzu uste? Gainera, hainbat ongintza-kausatarako dohaintzak egin eta erosketak Bizum bidez ordaindu ditzakezu. Beti bezain azkar, eroso eta seguru!

Partikularrak

Zein baldintza daude Bizum erabiltzeko?

Nahikoa da Espainian zerbitzua eskaintzen duten erakundeetako edozeinekin banku-kontua (IBAN) eta telefono mugikorraren zenbakia izatea.

Zeintzuk dira Bizum duten bankuak?

Ia banku guztiek eskaintzen dute Bizum, zerrenda osoa hemen kontsulta dezakezu..

Non aurki dezaket?

Entitatearen arabera, mugikorraren, walleten edo banku elektronikoaren aplikazio orokorraren barruan topa daiteke.

Segurua al da?

Jakina! Banku-kanalek eskaintzen duten zerbitzua da Bizum, eta, ondorioz, bankuetako segurtasun-sistemengatik erabat babestuta dago. Transferentzia zure bankuak agintzen du beti, eta haiek arduratzen dira egiaztatzeaz.

Kosturik badu?

Bizumek ez du inolako kosturik erabiltzaileentzat. Hala ere, erakunde bakoitzaren politikaren araberakoa da, zure bankuarekin kontsultatzera animatzen zaitugu..

Mugarik badu?

Badakigu Bizum gustatzen zaizula, baina beti izaten da ona zure segurtasuna bermatzeko muga batzuk jartzea, hori baita guretzat garrantzitsuena:

– Eragiketa bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa: 0,50€

– Eragiketa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa: 1.000€

– Egun batean bezero bakoitzak jasotako eragiketen zenbatekoa: 2.000€

– Bezero batek hilabetean jasotako bidalitako eragiketa kopurua: 150 eragiketa

– Eskaera/bidalketa anizkun batean sartu beharreko gehienezko hartzaile-kopurua: 30 hartzaile

– Bezero ez den pertsona bati egin gabeko bidalketaren iraupena: 2 egun

– Bezero ez den pertsona bati egin gabeko eskaeraren iraupena: 7 egun

– Zerbitzuko zerbitzarietan eduki gehigarria biltegiratzeko gehieneko denbora: 30 egun

Hau esanda, entitate bakoitzak bere mugak ezarri ahal izango ditu, muga horien barruan, bere bezeroentzat.

Nola eman alta?

Prozesua oso erraza da:

1. Hauta ezazu zein erakunderekin egin nahi duzun Bizum.
2. Bila ezazu aplikazioa Play Storen edo Apple Storen
3. Deskargatu ezazu
4. Ia amaitu dugu, animo!
5. Sartu itzazu zure on line bankuko egiaztagiriak eta sartu zaitez
6. Joan zaitez Bizum eremura edo bidali/jaso dirua Bizumekin
7. Terminoak eta Baldintzak irakurri eta onartu itzazu

Hasi Bizumak egiten!! Oso erraza da.

Alta ematen den unetik aurrera, itxaron behar al dut erabili ahal izateko?

Ez. Berehalakoa da; behin alta emanda, prest egongo zara Bizum bat egiteko. 😊

Erabil al dezaket adingabea banaiz?

Kontu hori banketxe bakoitzaren araberakoa da; beraz, animatu egiten zaituztegu zu eta zure tutorea zuen bankuarekin harremanetan jartzera gai hau kontsultatzeko. Kontsultatu hemen bankuen zerrenda .

Egin al diezaioket Bizum bat atzerrian kontu bat duen pertsona bati? Eta atzerriko telefonoa badu?

Atzerrira joatea asko gustatzen zaigun arren, Bizum zerbitzua oraindik ez dago erabilgarri Espainiatik kanpo dauden banku-kontuetarako.

Telefonoari dagokionez, Bizumek ez du inolako murrizketarik, eta, beraz, ez litzateke arazorik egongo Espainiako banku-kontua duten atzerriko mugikorrei Bizum bat egiteko.

Egin diezaioket Bizum bat zerbitzua ez duen pertsona bati?

Bai. Bere telefono mugikorra besterik ez duzu sartu behar, eta gonbidapen-mezu bat bidaliko diogu zerbitzu handi honetan parte hartzeko. Hala ere, honakoa izan behar duzu kontutan:

  • Zure Bizuma dirua bidaltzeko baldin bazen, bidalketa egiteke geratuko da hartzailea erregistratu arte; orduan bidaliko da dirua. Bidalketa-datatik bi egun igaro ondoren hartzailea erregistratzen ez bada, eragiketa automatikoki ezeztatuko da.
  • Zure Bizuma dirua eskatzeko bazen, zure eskaera egiteke geratuko da hartzaileak erantzun arte. Bidaltzen den egunetik zazpi egun igaro ondoren hartzailea erregistratzen ez bada, eragiketa automatikoki ezeztatuko da.
Izan dezaket telefono bat banku bereko edo banku desberdinetako bi konturi lotua?

Telefono-zenbaki bat banku-kontuaren (IBAN) zenbaki bakar bati eslei dakioke. Hala ere, nahi adina aldiz alda zaitezke hautatutako kontu eta bankuaz.

Alda al dezaket nire Bizum entitatez?

Jakina! Gainera, erraza eta sinplea da. Aldatu nahi duzun erakundearen aplikazioan sartu behar zara, eta, Bizum eremura sartzen saiatzean, mezu bat aterako zaizu, batetik bestera aldatu nahi duzun galdetzeko.

Entitate batekin nago alta emanda Bizumen. Izan dezaket Bizum aldi berean beste entitate batekin?

Bizum monogamoa da; beraz, entitate batekin bakarrik egon zaitezke aldi berean. Hori bai, nahi adina aldiz alda zaitezke 😉 Telefono mugikor bakar batekin Bizumen egon zaitezke erakunde baten bidez bakarrik, eta zenbaki bat baino gehiago izanez gero, hainbat aldiz.

Telefono-zenbaki bat baino gehiago lot ditzaket kontu berarekin?

Arazorik gabe. Adibidez, zure bikotekideak eta zuk banku-kontu bera erabiltzen baduzue, ez dago arazorik biok Bizumen alta emateko, bakoitzaren mugikorra banku-kontu berari lotuz.

Diru-bidalketa/-eskaera bat bidali diot lagun bati. Noiz iristen zaio dirua?

Bizuma berehala bidaltzen da; beraz, 5 segundo baino lehen iritsiko da hartzailearen kontura! Badaezpada, dirua jasotzen duen hartzaileari jakinarazpen bat bidaltzen diogu, dirua behar bezala jaso duela baieztatzeko. Eskaera eginez gero, hartzaileak 7 egun izango ditu onartu edo ukatzeko.

Hainbat bizum egin behar ditut. Bidalketa edo eskaera anizkoitzak egin ditzaket?

Bai! Oso erraza da: lehenengo pausoan zenbait telefono-zenbakiak gehitu edo hartzaileak aukeratu besterik ez duzu egin behar, gehienez ere 30. Hori bai: bidalitako edo eskatutako zenbatekoak berdina izan behar dute hartzaile guztientzat.

Kontzeptuaz gain, bidali al dezaket eduki gehiago nire Bizumekin, adibidez irudi edo testuak?

Noski! Irudi edo testu luzeagoa erants diezaiokezu hartzaileari zure Bizumari buruzko informazio gehiago emateko.

Ezkondu egingo naiz, gonbidatuek ordain diezadakete Bizumen bidez?

Bizum da modurik erraz, azkar eta seguruena gonbidatuek egiten dizuten ezkontza-oparia jasotzeko. Ez da beharrezkoa zuen banku-kontuaren IBAN koderik partekatzea; nahikoa izango da gonbidapen-txartelan ezkongaietako  baten telefono-zenbakia sartzea eta Bizumen bidez dirua jasotzeko aukera adieraztea. Zuen gonbidatuek mugikorretik dirua erraz bidaltzeko aukera izango dute bankuko aplikazioaren bidez, emandako telefono-zenbakia sartuta. Bidalketa berehala egiten denez, 5 segundo baino lehen opariaren dirua zuen kontuan izango duzue!

Nola eman dezaket baja?

Pena handia emango liguke baja eman nahi duzula jakitea, baina, hala erabakita badaukazu, alta egiteko erabili zenituen kanalen bidez eman dezakezu baja. Bajari buruzko edozein zalantza izanez gero, alta eman zenuen azken erakundeko edozein sukurtsaletara jo dezakezu.

Online bidez erosketa

Zer da Bizum gakoa?
Nola lortu dezaket nire Bizum gakoa?

Zure bankuko aplikazioan lor dezakezu, sartu hemen eta sakatu zure bankuko logoa informazio gehiago lortzeko. Nahi duzun guztietan alda dezakezu aplikazio honetatik.

Bankuz aldatu naiz, nire Bizum gakoa mantentzen jarraitzen dut?

Beste banku batera eramanez gero, Bizum gako berria eskuratu beharko duzu erosketak on line egiteko.

Nire Bizum gakoa alda al dezaket?

Noski! Txartel baten PIN-a bezala. Zure bankuko aplikazioan kudeatu ahal izango duzu zure Bizum gakoa, eta nahi duzunean eska dezakezu aldatzeko edo beste bat sortzeko.

Nire Bizum bankuak ez dit Bizum gakoa eskaintzen, erosi al dezaket online?

Zure bankuak Bizum gakoa ez badu, horrek esan nahi du ordainketa merkataritza elektronikoan eskaintzeko lanean ari dela. Beste aukera bat da, zure erakundeak zure bankuko aplikazioan ordainketak Bizumekin zuzenean osatzeko aukera ematea. Horretarako, ordainketaren unean telefonoa sartu besterik ez duzu egin behar, eta zure bankutik jakinarazpena jasoko duzu bere aplikazioan ordainketa osatzeko.

Zein dendatan erabil dezaket Bizum?

Bere ordainketa-orrian Bizum botoia ikusten duzun saltoki guztietan. Gure ordainketa-metodoa duten saltokien zerrenda ere kontsulta dezakezu hemen .

Zein berme ditut Bizumekin saltoki elektroniko batean erosketak egitean?

Bizumek, kontua berehala ordaintzeko metodo gisa, segurtasun-berme handiena eskaintzen du, Europar Batasunak eta Espainiako legeriak araututako estandarren arabera. Bizumekin ordainketa erabat modu seguruan egiten da, bankuaren bidez, hark balioztatzen baitu eragiketa.

Produktua entregatzeko bermeak eta itzulketak kasuan kasuko dendan kontsultatu beharko dituzu.

Nola itzultzen dut Bizumekin erositako produktu bat?

Beste ordainketa-metodo batzuekin gertatzen den bezala, produktua itzultzeko politika erosketa egin duzun saltokian ezarritako baldintzen araberakoa da. Saltokiarekin hitz egin behar duzu ordainketa kudeatu eta, hala badagokio, itzultzeko.

Nola kontsultatu behar ditut nire erosketak?

Zure erosketa guztiak zure bankuko aplikazioaren barruan kontsulta ditzakezu, Bizum/mugimenduak atalean. Bizumekin egindako erosketak, zure lagun edo familiakoekin egin dituzun Bizumen atal berean agertzen dira. Bizumeko eragiketa guztiak zerbitzuari lotutako banku-kontura iristen dira, eta, beraz, zure bankuko kanalen bidez ere ikusi ahal izango dituzu (banku elektronikoa, banku mugikorra, etab.).

Badu kosturik eroslearentzat?

Dendan Bizumekin ordaintzeak ez du inolako kosturik erabiltzailearentzat. Beraz, ez dizugu tasarik kobratuko ordaintzeko botoia sakatzen duzunean. 😉

Erabil dezaket Bizum partikular bati artikulu bat erosteko?

Hain zuzen, Bizum ordainketa-irtenbide ezin hobea da partikularren arteko erosketak egiteko, bereziki, erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen dituzten aplikazio edo plataformen bidez. Hala ere, noizbehinkako kasuak egon daitezke saltzaile bat eroslearen borondate onaz baliatzen saiatzeko, Bizumekin edo beste ordainbide batekin ordaintzen bada ere (transferentzia, jasotzean ordaintzekoa, eskuzko dirua…). Beste edozein bideren bidez bezala, Bizumekin ordaindu baino lehen, ziurtatu zaitez saltzaileak benetan erositako produktua entregatu dizula, edo berme nahikoa eskaintzen dizula salgaia geroago bidaliko dizula esatean; izan ere, Bizumetik ezin dugu bermatu saltzailearen borondate ona eta, ondorioz, salgaia behar bezala bidaliko dizula.

Saltzailea fidagarria ez dela susmatzen lagunduko dizuten portaera eta ekintza batzuk hauek dira:

  • Saltzaileak produktu berri bat edo gama altuko produktu bat merkatuko prezioa baino askoz merkeagoa saltzen badu.
  • Saltzaileak zurekin komunikatzeko erabili duen telefonoa ez den beste telefono batera dirua bidaltzeko adierazten dizunean.
  • Dirua jasoko duen pertsonaren izena eta zuk hizketan ibili zaren saltzailearen izena desberdinak dira.
  • Salmenta-plataforma baten bidez erosiz gero, saltzailearen ospea eta kontuaren antzinatasuna egiaztatu behar duzu beti. Ez zara fidatu behar saltzaileez, ospe txarra edo osperik ez badute eta antzinatasun txikia badute.
  • Batzuetan, zuhurtzia bedeinkapen bat da. Hori dela eta, eragiketa egin aurretik, gomendatzen dizugu saltzailearen telefonoa ez dela Interneten agertzen ustezko maula kasuekin lotuta. Nahikoa da zure bilatzailean telefono-zenbakia sartzea egiaztapen erraz hau egiteko.

Enpresak

Erabil al dezaket autonomoa banaiz?

Duela gutxi, zure jarduera profesionalari lotutako ordainketetan Bizum erabiltzeko aukera aktibatu da. Zure bankuarekin hitz egin behar duzu kontratatzeko, partikularren artean dirua bidaltzeaz bestelako zerbitzua baita. Erabiltzaileak Bizumekin onartuko ditu ordainketak merkataritza elektronikoan ordainketak egiten dituen bezala.

- Denda bat naiz, nola sar dezaket Bizumeko botoia nire webgunean? Zeintzuk dira baldintzak?

Bizum ordainketa-metodo gisa onartzeko, atxikitako edozein bankurekin harremanetan jarri, dagokion merkataritza-akordiora iristeko.
Adostasuna itxiko duzun bankuak pauso hauek emango dizkizu, eta, bereziki, Bizum botoia ordainketa-orrian erraz nola integratu behar duzun azalduko dizu, edozein dela ere zure plataforma teknologikoa. Edozein saltoki handi edo txikik sar dezake Bizum.
Beste ordainketa-metodo batzuetan bezala, merkataritza- eta zerbitzu-baldintzak bankuaren arabera alda daitezke. Aukera ezazu zure jarduerara eta ezaugarrietara hobekien egokitzen dena.

Denda bat naiz, zein bankurekin hitz egin dezaket Bizum botoia txertatzeko?

Orri honetan duzu orain eskaintzen duten bankuen zerrenda.
Pixkanaka, Bizumera atxikitako banku gehiago gehituko dira. Jarri harremanetan horietako edozeinekin!

Denda bat naiz, zer abantaila ditut Bizumekin ordaintzean?

Bizumeko erabiltzaileak aktiboenak dira banku digitalean eta online erosketetan. Ohituta daude Bizum pertsonen arteko ordainketarako erabiltzen, hedapen esponentziala izan baitu. Orain, web-dendetan, aplikazio mugikorretan, ingurune berrietan eta abarretan ordaintzeko Bizum erabili nahi dutela eskatzen dute.

Bizum irtenbide erabat segurua da, balioztatze-faktore bikoitza du eta PSD2 ordainketen Europako zuzentaraua betetzen du, baina horrek ez du esan nahi erabiltzaileek denbora tarte haundiagoa behar dutenik ordainketa egiteko! Bizumek zure telefono mugikorraren eta zure banku-kontuaren artean egiten duen elkarketari esker, erabiltzaileak ordainketa 25″ baino gutxiagotan egin dezake.

Zure telefono-zenbakia erabili besterik ez duzu egin behar, txarteleko edo kontuko beste daturik sartu beharrik gabe. Hala, errazago egingo duzu erosketa.

Eta, jakina, saltokientzat eta kontsumitzaileentzat suposatzen duen konfiantzarekin eta beste banku-metodoek aplikatzen dituzten prozeduren aplikapenarekin eta antzeko bermearekin alderatuz.

Gogoratu Bizum Espainiako banku nagusiek sortutako irtenbide bat dela, eta haiekin topa dezakezuen zerbitzu-eskaintza beste lehiakide batzurena baino askoz zabalagoa eta malguagoa izango dela, zuen beharretara egokitzeko garaian.

Jakina, Bizumek eskaintzen duen denda bat izanik, gure web orrian ikusgaitasuna izango duzu, bisitatzen duten erabiltzaileek zuzenean zure dendara sar daitezen esteka baten bidez. Atxikitako bankuek ere Bizumekin online egindako erosketen ordainketa beren kanaletan zabalduko dute.  

Enpresa bat naiz, Bizumekin ordain ditzaket nire promozioak, sariak eta deskontuak?

Zerbitzuan alta emanda dauden bezeroei Bizumek zure enpresari sariak, deskontuak edo itzulketak ordaintzeko aukera ematen dio. Ez da beharrezkoa irabazleen IBAN kodea ezagutzea; nahikoa da zure telefono mugikorraren zenbakia. Prozesua erraza da, nahikoa duzu zure promozioentzako Bizum eskaintzeko interesa adieraztea nahi duzun (eta Bizumen atxikita egotea) finantza-erakundeari. Esandako entitate horrek adieraziko dizu zein pauso eman behar diren gure zerbitzua osatzeko, eta edozein pertsonak saria erraz, modu seguruan eta berehala jaso dezakeela.

GKE

GKE bat naiz, nola eskain dezaket Bizum?

Prozesua erraza da: normalean lan egiten duzun finantza-erakundeari Bizumi atxikita egon behar duela jakinarazi behar diozu, dohaintzak jasotzeko Bizum eskaini nahi duzula interesa azalduz; erakunde hori izango da Bizum zerbitzua prestatzeaz arduratuko dena, eta edozein bizumerrek dohaintza egin ahal izango du, edozein dela ere bere erakundea. Idatz iezaguzu Bizumen alta emateko prozesuari buruzko edozein eskaera edo zalantza gehigarri! Idatz Iezaguzu!

Laguntza

Zer egin dezaket Bizumen erregistratzeko arazoak baditut?

Alta-prozesuan arazorik izanez gero, Bizum banku-kanalen bidez eskaintzen den zerbitzua denez, zure bankuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Hala ere arazoak bere horretan jarraitzen badu, Twitter, Facebook edo Instagrameko gure profiletara idatzi edo jo dezakezu.

Zer egin behar dut telefono mugikor zenbakia aldatu badut?

Kasu honetan, beharrezkoa da erregistraturik zeunden banketxeari zure telefono zenbakiaren aldaketaren berri eman behar diozu, honek Bizumen egunera dezan. Gainera, zure telefono-zenbakia aktibo egon ez dadin zenbaki-aldaketa banketxeari jakinarazi arte, terminal-aldaketa egin aurretik zure baja tramitatzea gomendatzen dizugu.

Eta banketxez aldatzen badut?

Bankuz aldatuz gero, erregistratuta zeunden banketxeak tramitatuko du Bizumeko baja. Nolanahi ere, baja-prozesu horrek egun pare bat iraun dezake; beraz, bankuz aldatu behar baduzu, Bizumeko baja aldez aurretik tramitatzea gomendatzen dizugu, banku berriarekin berehala alta eman ahal izateko. 

Nire bankuan baja eman dut Bizumen baja eman gabe. Gero, beste banku bateko bezero egin naiz, eta, Bizumen alta ematean, ez dit uzten, nire banku zaharrarekin erregistratuta jarraitzen dudala esaten didalako; zer egin dezaket?

Arazorik gabe! Jarri harremanetan lehengo bankuarekin Bizumen zerbitzuan baja eman diezazuten, eta pentsatzen duzuna baino denbora gutxian Bizum berriro erabili ahal izango duzu!

Nola jokatu Bizumekin eragiketa bat egiten saiatzean akatsa ematen badit?

Lehenik eta behin, ez kezkatu; izan ere, pantailan bidalketa edo eskaera behar bezala egin dela baieztatzen ez dizugun bitartean, ez dago arriskurik eragiketa bat zuk jakin gabe egiteko. Ondoren, prozesua pare bat aldiz errepikatzea gomendatzen dizugu, aplikazioaren akats puntualen batengatik izan badaiteke ere. Horrela jarraituz gero, zure bankuarekin harremanetan jar zaitezela animatzen zaitugu. Eta, hala ere, arazoek bere horretan jarraitzen badute, idatzi eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu

Zer gertatzen da nire lagunak bidalketa/eskaera onartzen duenean, nik ez badut funtsik nire bankuko kontuan?

Zoritxarrez, kasu horietan transferentzia ezin izango da osatu eta automatikoki deuseztatuko da. Funtsak berrezarri ondoren berriro ere Bizum bat egin beharko diozu zure lagunari. 

Bizum bat bidaltzean hartzailez nahastu naiz. Zer egin dezaket?

Konponbiderik errazena dirua oker bidali diozun pertsonarekin harremanetan jartzea da, pertsona horrek dirua itzuli ahal izateko. Nolanahi ere, zure bankuarekin ere harremanetan jar zaitezke, eragiketaren itzulketa zein kasutan eskatu ahal izango duzun jakinarazteko. 

Telefono mugikorra lapurtu didate. Zer egingo dut?

Lasai, Bizum zerbitzua guztiz segurua da, eta Bizuma eskaintzen duten bankuek dituzten segurtasun-sistemek babesten dute; beraz, nahiz eta telefono mugikorra lapurtu, ezin izango dute Bizumera sartu zure on line bankuko egiaztagiririk gabe.

Bizumekin produktu bat erosi diot beste pertsona partikular bati, eta ez dut jaso, zer egin dezaket?

Produkturen bat beste partikular bati ordaintzeko zerbitzua erabili baduzu eta honek oraindik eman ez badizu, zure banketxera joatea gomendatzen dizugu erreklamazio-bideen berri eman diezazun.

Artikulu bat erosi dut eta Bizumen bidez ordaindu dut, baina ez dut salgairik jaso, Bizumek dirua itzultzen dit? Zer egin dezaket?

Lehenik eta behin, benetan sentitzen dugu egoera honetan ikusi izana. Lasai egon zaitezen, eragiketei buruzko informazio guztia sistemetan erregistratuta dagoela jakinarazten dizugu; beraz, maula pairatuz gero, beti dago jarraitu beharreko arrasto bat, eta beti daude erabilgarri dirua jaso duen pertsonaren datu guztiak; beraz, lehenago edo geroago, ustezko iruzurgilea “harrapatu” ahal izango da. Kasu honetan, salaketa jartzeko iradokitzen dizugu; Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoek ikertuko dute zure kasua. Bizumek ustezko iruzurgilearen jazarpenean lagunduko du, eta, horretarako, iruzurgileari buruzko datuak eta eragindako transakzioari buruzko datuak emango ditu, agintari eskudunek modu ofizialean eskatzen diguten unean.

Ez dut onartzen Bizumen bitartez egindako ordainketa bat, zer egin dezaket?

Berrikusi ondo ordainketaren xehetasunak bankuko aplikazioan edo zure banku-kontuan, identifikatzen ez duzula baieztatzeko. Kasu horretan, jarri harremanetan berehala zure bankuko bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin jarri zaitez harremanetan berehala. Haiek esango dizute nola jokatu eta, kargu desegokia izanez gero, nola erreklamatu dirua itzultzea.